Pediatriako fisioterapia haurraren garapen motor normalari eragiten dion eta, beraz, independentzia funtzional handiena lortzea ahalbidetzen ez duen edozein trastornori aurre egiteaz arduratzen da. Pausoka Elkartean fisioterapia zerbitzua bi arlotan banatzen da: fisioterapia funtzionala eta estrukturala (osteopatia).

Fisioterapia funtzionala:

Fisioterapiaren adar honen helburu nagusia haurraren autonomia funtzional handiena lortzea da; horretarako, hainbat prozedura erabiltzen dira, haurra arlo neurologikotik, arnasketatik eta traumatologikotik lantzen dutenak, eta horrez gain, hainbat teknika osagarri erabiltzen dituzte.

Neurologia-arloak haurrak garapen motor egokia izatea bilatzen du edo garapen motor optimoa lortzea, eguneroko zereginetan ahalik eta independentzia-mailarik handiena izan dezan. Jatorri neurologikoko patologiak lantzeko, Bobath, Kabat, Le Metayer edo Neurodinamikako ariketak erabiltzen dira. Halaber, psikomotrizitatea sar daiteke tratamenduan ariketa funtzionalagoak sartzeko, Kinesiotape afekzio neurologiko horrek eragindako ondorioak tratatzeko, edo Hidroterapia. Behar izan ditzaketen edo egin ditzakegun ferula edo ortesiei buruzko aholkuak ere ematen dizkiegu familiei, igeltsuzko edo termoplastikozko moldeak erabiliz.

Arnas aparatuaz arduratzen den eremuaren helburua trakeobronkioetako jariakinak kentzea da eta, bigarren mailan, arnasbidearen erresistentzia murriztea, arnasketa lana murriztea, gas-trukea hobetzea, ariketarako tolerantzia handitzea eta bizi-kalitatea hobetzea.

Traumatologia arloa haurrak duen muskulu-eskeletiko sistemaz arduratzen da. Adar honetan tratatzen diren arazo ohikoenak honako hauek dira: aldakako patologiak (luxazioak, displasiak …), zambo-oina, sortzetiko giharretako tortikosia eta bizkarrezurreko deformazioak (eskoliosia, hipercifosia edo hiperlordosia). Arlo honetan, batez ere, muskuluak indartzeko, kirurgia osteko lanak egiteko edo errekuperazio funtzionalerako ariketak egiten dira. Gainera, lesio traumatologikoak nerbio-sistema periferikoan eragina izan badu, bendaje funtzionala edo neurodinamika-ariketak egin ditzakegu.