Diziplina anitzeko zentroa

Diziplina anitzeko zentroa

Pausokan gure haurren garapena hobetzeko terapiak eskaintzen ditugu arlo guztietan: logopedia, fisioterapia, neuropsikologia, terapia okupazionalak, osteopatia...

Haien bizi-kalitatea eta garapen funtzionala eta intelektuala hobetzea lortuz.

Horregatik, 0 eta 18 urte bitarteko haurrak artatzen ditugu, lehen urteetan tresnak bilatzen laguntzeko, gero gainerako bizitzan aplikatu ahal izango dituztenak.

Umetan adituak gara

Umetan adituak gara

Pausokan haurrekin lan egiten dugu, eta haurrei laguntzen diegu. Horregatik, gure terapia guztiek osagai ludikoa dute. Haurrak asimilatzeko eta beren errehabilitazioan jarraitzeko motibatzeko modurik onena delako. Izan ere, gure jokoak oso gauza serioa dira.

Gure espezialista-taldea

Pausokako terapeuta guztiek prestakuntza zabala dute, baita esperientzia ere haur erabiltzaileekin eta behar bereziak dituzten haurretan espezializatuta. Eta inoiz ez diote uzten ikasteari eta ikasteari. Haur bakoitza mundu bat delako eta horietako bakar bat ere ez delako agertzen liburuetan.

Berriak

EiTBn Biba Zuek programan Komunikatzeko eskubidea landu zuten
10 Maiatza 2022

Nork idatzia: Super User

Atzo ETB1eko Biba Zuek programan Komunikatzeko eskubidea landu zuten.

Pausokan eskubide hau behar bereziak dituzten umeei bermatzeko izugarrizko lana egiten ari da. Programan Pausokako ama batek, Nerea, eta Irati logopedak parte hartu zuten gai honi buruz zuzeneko informazioa emateko eta ezagutarazteko

 

 

PAUSOKA 10 URTE, HAMAIKA PAUSO
08 Maiatza 2022

Nork idatzia: Super User

Iada 10 urte pasa dira behar bereziak zituzten umeen guraso talde batek Pausoka Elkartea sortu zuenetik. Urteurren hau ospatzeko eta hausnartzeko beharra sentitu dugu. Urte politak, gogorrak baina batez ere emankorrak izan dira eta hau guztia zuekin partekatu nahi dugu.

- 12 familiek osatu zuten hasiera batean baina gaur 100 familietik gora gaude elkartean

- 2 terapeutek egiten zuten lan bertan, gaur 17 langile ditu elkarteak

- Hernanin 2 gela besterik ez genituen, gaur Hernanin eta Urnietan gaude eta 13 gela egokituak dauzkagu terapiak emateko. Honetaz gain, Hernaniko igerilekuan ere ur-terapiako saioak ematen ditugu.

- Hasieran 2 disziplinetako terapiak jasotzeko aukera zuten umeek, gaur ordea 6 disziplinetako interbentzioak jasotzeko aukera dituzte ume eta familiek

Urte hauetan ume eta familia asko ezagutu ditugu eta elkarrekin asko ikasi, disfrutatu eta sufritu dugu. Gurekin ez dauden Maddi, Manuela, Oier, Olatz eta Nerea gogoratu nahi ditugu.

Hau guztia guraso talde indartsu eta langile batek egindako lanari esker izan da, eta ezin dugu ahaztu bidelagun izan ditugun lagun, elkarte, enpresa eta instituzioak. Hauei guztiei eskerrak eman nahi genizkieke.

Ospatzeko garaia da eta aurten Pausoka Eguna zuekin guztiekin gozatzeko prestatzen hasi gara. Berriro ere, Hernanin ospatuko dugu maiatzaren 28an Atsegindegiko plazan. Zatoz gurekin ospatzera!

LAGUNTZEA NAHI DUZU?

LAGUNTZEA NAHI DUZU?

Lagundu dezakegun haur bat baduzu, eskaini dezakegunaz zalantzarik baduzu edo kasu zehatzen bat komentatu nahi baduzu, klikatu hemen eta jar zaitez gurekin harremanetan. Izan ere, Pausokatik beti lagunduko zaitugu.