Pausokan uste dugu errazagoa dela askok pixka bat egitea, gutxi batzuek asko egin behar ez izateko.

Horregatik ditugu boluntarioak. Bakoitzak dakienarekin lagundu gaitzaten, proposatzen zaizkigun proiektu guztiak aurrera eraman ahal izateko. Gurekin elkarlanean aritu diren guztiek badakite esfortzua saritzen ikusteak ematen duen poza, aurrera ateratzen den proiektu batekin.

Taldeetan eta miniproiektuen bidez egiten dugu lan, boluntarioen ekarpena eraginkorra eta laburra izan dadin denboran. Gainera, Pausokara laguntzeko asmoz hurbiltzen den pertsona bakoitzak ezagutza duen horretan egin dezan nahi dugu, burutua sentitzen da eta erraza egiten zaio.

Egin zaitez boluntario

Oraintxe bertan, honako hauen berri duen jendea bilatzen ari gara:

  • Web mantentze-lanak
  • Sare sozialen garapena
  • Diru-laguntza publiko eta pribatuen kudeaketa
  • Sentsibilizazio-kanpainak eta jolas-ekitaldiak antolatzea