Abuztuko azken asteburuan Portuko jaiak (Hernani) izan ziren eta bertakoek, haurrek nahiz helduek,  primeran pasa zuten. Egitarauaren barruan, Pausoka Elkarteari laguntza egiteko asmoz, 415€ bildu zuten auzokoek. Jasotako diruarekin Pausoka Elkartearen egitekoa lagunduko dute, izan ere, behar bereziak dituzten seme-alaben gurasoek osatutako elkarte hau terapiak emateaz gain, gurasoentzako eta familientzako laguntza sarea ere bada.

Mila esker, bihotz-bihotzez, Pausokaren alde egiteagatik!

Apirilaren 4an gau inklusiboaren edizio berri bat ospatu zen

Ekainak 19an Bizipozaren V. jardunaldia ospatu zen eta bertan Pausoka Elkarteak parte hartzeko aukera izan zuen beste elkarte batzuekin batera, hala nola Aspanorgi Elkartea edo Gure Señeak. Bizipozako elkarteei egindako galdeketa eta elkarrizketatik ateratako ondorioak zein elkarteen testigantzak partekatu ziren jardunaladian. Jardunaldi osoa ikusi nahi baduzue, hemen duzue Bizipoza Elkarteko bideoa.

Joan den martxoaren 21ean, "ZORIONTASUNAREN Eguna ospatu zan