PAUSOKA erreabilitazio zentroa disciplina desberdinetako profesionalek osatzen dute, logopedia, fisioterapia eta terapia okupazionala.
Profesionalen artean lan koordinatu bat egiten da, ematen den atentzioa integralena, globalena eta erginkorrena izatea bilatuz. Modu honetan umearen zein familiaren bizi kaliatea hobetuko litzateke.
Talde osoak parte hartzen du familiekin egiten den elkarrisketan eta umeen balorazioan, eta kontutan izaten dira umearen garapenean eragina dauzkaten esparruak (neurologikoa, muskulo-eskeletikoa, komunikatiboa, soziala, eskolarra…).

Behin baloratuta dagoenenan esku hartze plangintza indibidualizatu bat antolatzen da, honen errebizioa eta ebaluazioa hiruhilabeteka edo seihilabeteka eginez, según kasua. Profesionalen artean eguneroko komunikazioa ematen da umeen garapenean azaldu daitezkeen alerta posible desbedinak detektatu ahal izateko.

Era berean familiekin komunikazioa konstantea da informazioa alde batetik eta bestetik izatea garrantzitsua baita guretzako.
Beste aldetik familiei aholkularitza eskeintzen zaie bai laguntza teknikoak behar izanez gero bai profesional desberdinei bideratu behar izanez gero (nutrizio aldetik, ortopedia aldetik…).