Martxa egokitua antolatu du Pausoka Elkarteak maiatzak 28 larunbatean 17:00tan Urnietan, eta ondoren festa, musika, merienda eta sari ezberdinen zozketarekin 18:15etatik aurrera, haur eta helduok denok batera gozatzeko.

Dortsalak larunbatean bertan Etxeberri plazan izango dira eskuragarri 16:00 tatik aurrera, haurrentzat euro 1 eta helduentzat 5 euro-tako prezioan. Porrotx ere bertan izango da, eta ez da korrika asko egin behar, oinez eta poliki-poliki, oso erraza izango da, Porrotx-ek berak gonbite bideoan dioen moduan…